Winston

Ficha

Autor:
Etxeberria Garro, Martin
Editorial:
elkar
ISBN:
9788490278475
Fecha de Publicación:
2018
Formato:
EPUB
epub
Marca de agua digital
Adobe Drm
Impresión no pemitida
Copiar/Pegar no permitido
Dispositivos permitidos: 6
€6,99
Martin Etxeberriak ia 20 urte daramatza poema liburuak kaleratzen, batetik bestera sei bat urteko tartea utziz, eta oraintxe aurkezten duen Winston da azkena. Poeta heldu eta ofiziodunaren aztarnak ikus litezke lan berri honetan, baina baita egilearengan ohikoak diren ezaugarriak ere: freskotasuna eta harridura sortzeko gaitasuna, besteak beste. Egunerokotasuna da Etxeberriaren poesiaren lehengaietako bat, baina kostunbrismotik ihesi, irauli egiten du errealitate hori. Surrealismo neurtu bat da beste oinarri bat, irudimena dantzan jartzen duena. Eta horiekin batera erotismoa, erreferentzia kulturalak, umorea bizitzaren alderdi askotarikoak, begirada jolasti, zintzo eta zorrotz baten iragazkitik pasata.