Abarzuza Egues, Unai
Poema bat ezabatu dut.
Bere hitz guztiak eta baita
letren arteko tarteak ere.
Kultismoz beteta zetorren,
esamolde jatorrak,
erreferentziak, zitak.
Borratu egin dut.
Izana ukatu diot delete tekla
bortizki sakatuz, erruki gabe.
Figurazio erretorikoa,
sasiintelektualkeria,
posea ez beste, ego (...)