Txillardegiren borroka abertzalea

Ficha

Autor:
Sudupe Elorza, Pako
Editorial:
elkar
ISBN:
9788490275450
Fecha de Publicación:
2016
Formato:
EPUB
epub
Marca de agua digital
Adobe Drm
Impresión no pemitida
Copiar/Pegar no permitido
Dispositivos permitidos: 6
€13,99
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (Donostia 1929-2012): ingeniari, piano-jotzaile, eleberrigile, hizkuntzalari, ekintzailea XX. mendearen bigarren erdian Euskal Herriaren norabidea sakonkien markatu duten pertsonetako bat: literaturaren berritzailea, Europako haizeen ekarlea, euskara batuaren bideratzailea, Ekin eta gero ETAren sortzaileetakoa Nortasun alde askotako horretan, Txillardegi politikariari erreparatu dio Pako Sudupek, haren eginak eta batez ere idatziak xeheki aztertuz, ikuspegi bikoitz honetatik: batetik, hainbat gai giltzarriren inguruan hartutako jarrera erakutsiko digu: arraza, eliza, hizkuntza, klase-borroka, indarkeriak Bestetik, kronologikoki egin zuen ibilbidea agertzen digu: Ekinetik ETAra, erakunde armatua uztea, ESB, HB, Aralar, ANV Borrokalari eta polemista nekagaitza izan zen Txillardegi, intelektual konprometitu eta ongi prestatua, bere ideien alde koherentziaz eta zintzotasunez jardun zuena beti, aberri aske eta euskaldunaren ametsa gauzaturik ikusi gabe baina helburuaren iparrorratza argi seinalaturik.